Zerbitzuaren informazioa
Euskal Encounterren behar dituzun egunetarako menuen erreserba egin baino arinago, izena eman behar duzu "erregistratu" atalean eskatzen diren datuak betez. Pasaden urtean izena eman bazenuen, ez duzu aurten egin behar. Zure kontura sartzeko erabiltzaile (email helbidea) eta pasahitza sartu beharko duzu.
Zerbitzua nola antolatu dugun azalduko dizugu:
- Eskaerak egiteko epea ostiralean, uztailak 18, amaituko da, gaueko 12etan.
- Behar dituzun egunetarako bazkariak eta afariak erreserba ditzakezu. Ez dago gutxieneko eskaerarik.
- Gosaria: Egun horretako bazkariekin batera erreserbatuko da. Ezin izango da gosaririk erreserbatu egun horretako bazkaria eta afaria erreserbatu ez badira. Gosaria zukua, kafea edo cola-cao eta opil pieza bat izango da.
- Menu guztiak osoak izango dira (1. platera, 2. platera eta postrea). Menu guztiak ogi opil batekin eta ur botila batekin zerbitzatuko dira.
- Bazkarien ordutegia honako hau izango da:
- Gosariak: 9:00etik 11:00era.
- Bazkariak: 13:30etik 15:30era.
- Afariak: 20:30etatik 22:30etara.
- Menua jasotzeko, zure eskaera identifikatu beharko duzu: erreserba tramitatzen duzunean zure e-mailean jasoko duzun erosketa-tiketean agertzen den eskaera-zenbakiarekin.
Hauek dira bono ezberdinen prezioak:
- Egun bateko bazkaria edo afaria : 10,50 €
- Egun bateko bonua (gosaria, bazkaria eta afaria) : 21,80 €
- 3 eguneko bonoa (osteguna, ostirala, larunbata) : 65,40 €
- Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko bonoa + asteazkeneko afaria : 75,40 €
- Asteazkena: Afaria
- Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko bonoa + igandeko gosaria eta bazkaria : 77,20 €
- Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Igandea: Gosaria+Bazkaria
- 3 eguneko bonua + asteazkeneko afaria + gosaria eta igandeko bazkaria : 87,20 €
- Asteazkena: Afaria
- Osteguna: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- Igandea: Gosaria+Bazkaria






