ZUREMENUAn gure zerbitzua emateko ez dugu gutxieneko eskaerarik edo gasturik exijitzen. Enpresa batean, eskaerak erregulartasunez egiten dituzten pertsonak hiru baino gutxiago badira, bidalketa-gastu txiki batzuk kobratuko ditugu (0,50 €menu bakoitzeko). Gastu horiek kobratzeari utziko diodu 3 pertsona edo gehiago elkartzen zaretenean.
Gure zerbitzua egunerokoa da. Egunero prestatzen eta banatzen ditugu zuen eskaerak. Entregak zuen lantokiaren kokapenaren arabera egingo dira. Trafiko eta meteorologia baldintzak normalak badira, beti 13:30ak baino lehen.
Zure eskaerak egiteko, aldez aurretik izena eman behar duzu. Gure webgunean eskabidea bete dezakezu, "Sartu" aukeratuta.
Eskaerak, aurreko astean egiten dira: Asteleheneko lehenengo ordutik, osteguneko 17:00ak arte. (ostegun honetan burrengo asterako eskaerak itxiko ditugu).
Ezin izan baduzu erosketa epe barruan egin, "azken ordukoa" aukeraren bidez zure eskaera egin ahal izango duzu.
ZUREMENUAn bi modu dituzue zuen erosketak ordaintzeko:
"Nire kontua"n sartzen bazara eta "eskaerak" atala aukeratzen baduzu, egindako erosketa guztiak kontsulta ditzakezu. Gainera, zure eskaeren kopia bat ere inprima dezakezu.
Zure eskaera gorriz agertzen bada, eskaera amaitzean (normalean, txartelarekin ordainketa egiterakoan) arazoren bat egon dela esan nahi du. Eskaera horiek ez dira tramitatuko.
Eskaera hau amaitu nahi baduzu, honela jokatu behar duzu (soilik eskaera egin duzun egunean):
Eskaera amaitzeko epea igaro bada, beste eskaera bat egin dezakezu edo gurekin harremanetan jar zaitezke.
Entrega-helbidea aldatzeko, jar zaitez gurekin harremanetan.
Enpresa baten eskaerak fakturatu ditzakegu, BEZa desgrabatzeko eta hileko faktura gastu gisa deklaratzeko.